Berriak

24
Mai

Etxauzia lortzeko 500.000 euro irailaren 15erako!

Diru Bilketa: 500.000 euro baietz irailaren 15erako! Iragarri genuenez, maiatzaren 20an hasi da Etxauziaren aldeko diru bilketa fase berria. Helburu eta data bat jarri dizkiogu fase berri honi: irailaren 15erako 500.000 euro lortzea! Horiekin, babes nahikoa ukanen genuke ondoko faseetan dirua ere biltzeko. Azken hilabeteak aktibitate handiko hilabeteak izan dira Etxauziarentzat: komunikabideetan eta sare sozialetan...
Read More
02
Mai

Arno dastaketa ikuskizuna Etxauzia gazteluan

Arnoa, artea, dastaketa, dastamena; konpainia ona, Etxauzia gazteluko ganer (ganbara) ederra eta proiektu eder bat: horiek guztiak izanen ditugu heldu den maiatzaren 13an, 19:30etik aurrera, Etxauzia Gazteluko ganer ederrean. Mikel Garaizabal enologaren lantaldearen eskutik, “Hordago ardoa” ikusgarria eta gozagarria bizitzeko aukera izanen dugu: euskal arnoen jastaketa hau ikuskizunerako espreski sortutako diziplina anitzeko sorkuntzaz inguraturik gauzatuko da. Dastaketan zehar,...
Read More
24
Mar

Etxauziaren aurkezpena Tabakalerako TABA ostatuan!

Datorren ostegunean, hilak 30, 19:30ean Donostiako Tabakalerako TABA ostatuan aurkeztuko dugu Etxauzia Nafartarren Etxea proiektua. Bertan izanen gira baigorriarrak eta proiektuarekin bat egiten duten gure lagun ainitz ere. Giro atsegin batean, etortzen diren guzier gure proiektua zertan den azalduko diegu. Baigorriko produktuen dastaketa ere eginen dugu, eta Jagoba Astiazaran piano jotzailearen emanaldia ere eginen dugu....
Read More
10
Mai

Etxauzia, 1000 urteko historia 2/2

1795-eko urtarrilaren 23-an, Jeanne-Marie Marguerite Caupenne d’Amou, titulu ta gazteluaren oinordekoa, Jean Harispe, Donosteiko (Baigorri Ibarreko Auzo haudiena) saltzaile baten semearekin ezkontzen da. Bainan bikoteak ez du haurrik eta bizkondeen dinastia hortan itzaltzen da, Jeanne-Marie Marguerite, Etxauziako azken damarekin, 1832-ko otsailaren 10-ean. Harispe, Konbentzione gerletako garaian frantses armadetako kapitaina, « euskaldun xazurren » armada batasunaren...
Read More
04
Api

« Aita deitzen zen gizona » liburuaren aurkezpena

Nevadan bizi den Joan Errea emazteak idatzitako oroitzapenak argitaratu ditu Pello Salaburuk. Joan Errearen senide eta testuan aipatzen diren lagun guziak euskal diasporakoak dira. Testua, emozioz eta errespetuz betea, euskaraz idatzia da (behenafarreraz) eta bertsutan… Aurkezpena Pello Salaburuk eginen du eta liburutik ateratutako bertsu batzuk kantatuko ditu Jean-Louis Lakak. Hitz ordua Baigorriko Herriko Etxean, Apirilaren...
Read More
11
Mar

Etxauzia, 1000 urteko historia 1/2

Etxauziako gaztelua Baigorriko historiaren lekuko premiatsu bat da, Nafarroa eta Euskal Herri osokoarena bezala. « Etxauz » izenaren erranahia (batzutan Echaoz, beste batzutan Echauz, edo Echautz idatzirik ikusten dena Erdi Aroan) eztabaidagai da gaurregun oraino adituen artean. J.B. Orpustan historialari ta hizkuntzalariarentzat, bi hitzek dute osatzen : «etxe» eta « auz » edo «autz» (arroka...
Read More
08
Mar

Epe luzerako proiektua

Etxauzia gaztelua, «Nafartarren etxea / Euskaldunen sarea» izan dadin, eta Nafartarren bidez Euskaldun guziena. Deneri idekia izanen da, ikerketa, aurkikuntza, berrikuntza, sorkuntza gune berezia, harremanen trukatzeko toki hautatua… «Ama Euskal etxe» baten moduan, harrizko bertsioan, eta sarezkoan, munduan gaindi eramank diren lan eta ekimenen elkartzeko… Kultura eta ekonomia Historia eta Kultura gune bat, gazteluaren historiaz,...
Read More