Etxauziaren aurkezpena Tabakalerako TABA ostatuan!

etxauziak_gazteak

Datorren ostegunean, hilak 30, 19:30ean Donostiako Tabakalerako TABA ostatuan aurkeztuko dugu Etxauzia Nafartarren Etxea proiektua. Bertan izanen gira baigorriarrak eta proiektuarekin bat egiten duten gure lagun ainitz ere. Giro atsegin batean, etortzen diren guzier gure proiektua zertan den azalduko diegu. Baigorriko produktuen dastaketa ere eginen dugu, eta Jagoba Astiazaran piano jotzailearen emanaldia ere eginen dugu.


Gainera, Baigorriko Basaizea Elkarteako kideek Nafarroaren Eguna ere aurkeztuko dute. Apirilaren 30ean izanen da Baigorrin Nafarroaren Eguna, eta aurtengo edizioaren programa eta joaiteko gomita berezia ere eginen digute!

Donostia eta inguruetako guziak ongi etorriak izanen dira! :-)

 

Leave a Reply