Zozketa berezia: egin zure ekarpena eta ezagutu Baigorri udara honetan!

Etxauzia Elkarteak bere proiektua eta proiektua gauzatuko den ingurunea ezagutzeko parada eskaini nahi die ekarpena egiten duten guztiei. Horregatik, gaurtik hasita, alegia, uztailaren 17tik – 30a artean www.etxauzia.eus webgunean diru laguntza egiten duten guzien artean  Baigorrin bi pertsonentzat aste buru eder bat zozketatuko da:  gau bat Baigorri Urdozeko Manexenea hotelean, bi gosari ederrekin… Igande eguerditan bazkaria giro ezinago hobean Etxauzia elkarteko kideekin, bai eta ere Baigorri aldea ezagutzeko paradBaigorri Etxauziatika!

Etxauzia Proiektuari babesa emateko dei berezia:

Irailerako 500.000 € bildu nahi dituen “Etxauzia, Zabal eta Bizi!” kanpainaren baitan, Etxauzia Nafartarren Etxea Elkarteak euskalerritarrak animatzen ditu euren diru ekarpena egitera. Horregatik, mezu hau zabaltzen ari da:

“Baigorriko Etxauzia Elkarteak zure ekarpena beharrezkoa du. Euskal Herria biziarazteko gure ondarea berreskuratu nahi dugu, kultura, ekonomia eta historian oinarritutako proiektua gauzatzeko. Orain da unea ekarpen hori egiteko, Etxauzia Gaztelua herritarrona izan dadin aukera ezin hobea dugulako: orain lortzen ez badugu, aukera galduko dugu. Euskal Herriko eta diasporako milaka euskaldun ari gara bat egiten proiektu honekin. Zuk ere Etxauzian Euskal Herri osoarentzako herri proiektu bat egitea beharrezkoa dela uste baduzu, zure ekarpena egitea eskatzen dizugu, web helbide honetan: www.etxauzia.eus Irailaren 15erako bildu behar dugu proiektua abian jartzeko diruaren lehen zatia. Guzion artean 500.000 euro lortzen baditugu, posible izango da. Gaztelu bat mundu osoko euskaldunentzat eta poz bat Euskal Herriarentzat, Zabal eta bizi!”

 

Leave a Reply