Etxauzia gaztelua, «Nafartarren etxea / Euskaldunen sarea» izan dadin, eta Nafartarren bidez Euskaldun guziena.
Deneri idekia izanen da, ikerketa, aurkikuntza, berrikuntza, sorkuntza gune berezia, harremanen trukatzeko toki hautatua…
«Ama Euskal etxe» baten moduan, harrizko bertsioan, eta sarezkoan, munduan gaindi eramank diren lan eta ekimenen elkartzeko…

Kultura eta ekonomia

  • Historia eta Kultura gune bat, gazteluaren historiaz, Nafarroako kultur, politiko, sozial ondareaz, (eleanitzetako bisitak, mintzaldiak, erakusketak, ateraldiak), mediateka bat, artxibategi bat eta ikerketa genealogikoen kudeaketarako gune bat…
  • Garapen ekonomikoaren laguntzeko gune bat. Etxauzia, tokiko lantegien eta ekoizpenen erakus leiho berezia. Etxauzia, euskal diaspora eta lekuko lantegien arteko zubia

Diaspora eta elkarbizitza

  • Euskal diaspora eta hemengoen arteko zubia, harremanen errexteko elkartetxea, ikerketa genealogikoen laguntzeko gunea, urruneko euskaldunen aterbetxea…
  • Elkarbizitzarako toki hautatua, bisitarientzat ostatu idekia, ikasle eta gazteentzat harrera berezia, kontzertuak, arnogintza eta sukaldaritzako ikastaldiak, eginkizun bakotxarentzat bisita eta gune egokituak (ikastaldi, biltzar, aterbe, ostatu, eztei, harrera mota guzientzat)…

Leave a Reply