« Aita deitzen zen gizona » liburuaren aurkezpena

Nevadan bizi den Joan Errea emazteak idatzitako oroitzapenak argitaratu ditu Pello Salaburuk. Joan Errearen senide eta testuan aipatzen diren lagun guziak euskal diasporakoak dira. Testua, emozioz eta errespetuz betea, euskaraz idatzia da (behenafarreraz) eta bertsutan… Aurkezpena Pello Salaburuk eginen du eta liburutik ateratutako bertsu batzuk kantatuko ditu Jean-Louis Lakak.

Hitz ordua Baigorriko Herriko Etxean, Apirilaren 6an, 20:30etan

Zatozte saldo handian!

Euskaldun guziak ez baitira Euskal Herrian bizi, Etxauzia elkarteak Eusko diasporaren aktualitatea segitzen du eta diaspora guzia sarean sartzea gomitatzen du euskaldun bat euro bat  kanpainan parte hartuz.

Leave a Reply