Etxauziaren aurkezpena Gasteizeko Oihanederren!

Aitzina doa Etxauziaren aurkezpen bira! Datorren asteartean, apirilak 11, 19:00etan Etxauzia proiektuaren aurkezpena eginen dugu Gasteizeko Oihaneder Euskararen Etxean. Bertan izanen gira baigorriarrak, gure proiektuaren berri emateko eta bizilagun berrien egiteko. Bizilagunak, proiektua sustengatu eta proiektuaren partehartzaileak diren gure lagunak dira, Euskal Herrikoak eta mundu osoko euskaldunak. Etxauziaren komunitate zabala osatzen duten guziak. Deusek huts egin ez dezan, baxenaforroko produkten dastaketa ere eginen dugu: Irulegiko arnoa eta txarkuteria.

etxauziak_gazteak
“Euskadi” filmaren proiekzioa eta hurrengo hitzorduak

Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, Lumierrek 1936an 3D teknikak erabiliz egindako “Euskadi” filma ere proiektatuko dugu. Bertan izanen da Josu Martinez filmaren aurkikuntza egin duen ikerlaria eta Etxauziako kidea!

Gasteizekoaren ondotik, Etxauzia proiektuaren hurrengo hitzorduak izanen dira: apirilaren 20an 19:30ean Bilboko BIBAn, Aire Ahizpen kantaldiarekin, eta maiatzaren 3an 19:00etan Iruñeko Katakraken Erramun Martikorenarekin.

 

Leave a Reply