
Datorren ostegunean, hilak 30, 19:30ean Donostiako Tabakalerako TABA ostatuan aurkeztuko dugu Etxauzia Nafartarren Etxea proiektua. Bertan izanen gira baigorriarrak eta proiektuarekin bat egiten duten gure lagun ainitz ere. Giro atsegin batean, etortzen diren guzier gure proiektua zertan den azalduko diegu. Baigorriko produktuen dastaketa ere eginen dugu, eta Jagoba Astiazaran piano jotzailearen emanaldia ere eginen dugu.
Gainera,  Baigorriko  Basaizea  Elkarteako  kideek  Nafarroaren  Eguna  ere  aurkeztuko  dute.  Apirilaren  30ean  izanen  da  Baigorrin  Nafarroaren  Eguna,  eta  aurtengo  edizioaren  programa  eta  joaiteko  gomita  berezia  ere  eginen  digute!
Donostia  eta  inguruetako  guziak  ongi  etorriak  izanen  dira!  
