Arnoa, artea, dastaketa, dastamena; konpainia ona, Etxauzia gazteluko ganer (ganbara) ederra eta proiektu eder bat: horiek guztiak izanen ditugu heldu den maiatzaren 13an, 19:30etik aurrera, Etxauzia Gazteluko ganer ederrean.
Mikel Garaizabal enologaren lantaldearen eskutik, “Hordago ardoa” ikusgarria eta gozagarria bizitzeko aukera izanen dugu: euskal arnoen jastaketa hau ikuskizunerako espreski sortutako diziplina anitzeko sorkuntzaz inguraturik gauzatuko da. Dastaketan zehar, zilueta misteriotsu batek koadro erraldoi bat margotuko du. Zuzeneko musika eta bideo sorkuntzaz lagundurik. Eta aktore bik, zerbitzari, kantari, poeta eta zirikatzaile lanak eginen dituzte.
Arno eta arno artean, tokiko hainbat produktu ere dastatu ahal izango ditugu: xingarra, gasna, txokolatea eta biskotx ttipiak. Ikusgarria Ipar Euskal Herriko sor marka guziek bat eginik babestua da: Ossau-Iraty, Ezpeletako Biperra, Kintoa Xingarra eta Irulegiko Arnoa.
Etxauzia Nafartarren Etxea Elkarteak antolatu ekimen honekin, Etxauzia erosi eta Ipar Euskal Herriko barnekaldea biziarazteko kanpainari babesa emanen zaio.
Txartelak erosgai:
- Baigorriko Bixentainian
- Webgunean : https://www.weezevent.com/hordago-ardoa-ehko-arnoen-jastaketa-artistikoa-etxauzian